¡Acércate a Arenys!
(espanyol)
Adpete Arenys
(llatí)
Averate a Arenys!
(asturià-bable)
¡Amana-te ta Arenys!
(aragonès)
Arriba't a Arenys
(català)
Arriba-te en Arenys
(occità-aranès)
Come to Arenys!
(anglès)
Chum uf Arenys!
(suís-alemany)
Bari Galust Arenys
(armeni)

Kom naar Arenys!
(holandès)
Komm nach Arenys!
(alemany)
Kom til Arenys!
(norueg)
Kom till Arenys!
(suec)
Hurbil zaitez Arenysera!
(basc)
Odwiedzcie Arenys
(polonès)
Tervetuloa Arenyssiin!
(finès)
Ven a Arenys!
(gallec)
Venha a Arenys!
(portuguès-brasiler)
Venu al Arenys
(esperanto)
Vieni ad Arenys!
(italià)
Viens à Arenys!
(francès)



titolet.gif (1572 bytes)

Arenys de Mar Maresme eskualdeko herri garrantzitsuenetarikoa da. Arenyseko kaia, Bartzelonako ipar kostaldeko bakarra urte askotan, herriak izandako historia luzea eta itsas ohituraren adibide nabariena da. Itsasora iristen diren mendiskek inguratzen dituzten hondartzak ondoko Costa bravaren iragarkiak dira.

Vista des del Cementiri

Arenys ez dago inondik urrun ezta hurbil ere. Bartzelona 40 km-etara dago N-II errepidetik edo A-19 autopistatik. Hurbileko trenak (C-1 linea) 50 minutuetan betetzen du Bartzelonako Catalunya plazarainoko ibilbidea. B-511 errepideak A-7 autopistarekin (Sant Celoniko irteera) mantentzen ditu komunikazioak Collsacreuren bidez. Montsenyko mendigunea oso hurbil dago baita El Corredor eta El Montnegreko parke naturalak ere. Girona 60 km-etara dago eta Montserrat ordubetera autoz. Barcelonako aireportua 56 km-etara dago eta Girona-Costa Bravakoa 40 km-etara.

Imatge de aerea Herriko ekonomiaren bultzagarri nagusiak arrantza eta bere inguruan garatzen den industria dira. Maresmeko kairik garrantzitsuena da eta eskualdeko ia arrantz flota guztia biltzen du. Arratsaldero, itsasontziak itzultzen direnean, arrantzaren enkantea bisitari ugari erakartzen duen ikuskizun pintoreskoa da.

Kaiak eremu handi bat dauka kirol untzietara dedikaturik. Udaran, Mediterranioan zeharreko singladuran ibilitako belauntzi askok eskala egiten dute Arenysen. Untzitegiek industria garrantzitsu bat izaten jarraitzen dute.

La Riera gune komertziala eta bertako aktibitate guztien ardatza da. Azoka, oparo eta funtzionala den eraikuntza modernista, goizero eta ostiraleko arratsaldetan izaten da irekirik. Bere barnean iraunkorra da jendearen algara eta aktibitatea.

La Riera davant de l'Ajuntament (Foto Bertran)

Larunbatetan ibilera komertziala Riera osora lekuz aldatzen da, non asteko azoka ezartzen den goiz osoan zehar.

Els Gegants a la Plaça de l'Ajuntament

Jai nagusiak dira Sant Zenon (uztailak 9) eta Sant Roc (abuztuak 16) eta Sant Joanetan (Ekainak 24) La Fira del Solstici d´Estiu ospatzen da.

Arenys bere partidu judizialaren buru da. Bultzapen publiko eta pribatuan garatzen ari diren bi industrialgune garrantzitsu ditu. Nekazaritzak tokia galdu du azken urteotan baina baratzaren landaketa mantentzen da.

Batxilergo Institutua, Hegaztizaintza Goi Eskola, Musika Eskola eta farfaileritza eskola batzuek ditu Arenys de Marrek.

Eskaintza turistikoa bananduta dago. Hotel bakarra dauka herriak, Activ-Carlos 1 eta pentsio batzuek. Udaran oso merke eta erraza da apartamendu bat alokatzea. Berrehun urte baino gehiagoko historia dauka Els Banys de Can Titus. Gaur egun, kloro eta sodiodun ur mineral eta sendagarria daraman balneario berri eta eredugarri dugu.

Arenysek ehundaka ikasle eta jubilatuen txango ugari jasotzen ditu egunero. Arenysera hurbiltzeko aitzaki ezinobeak dira erakargarri artistiko eta monumentalak, museoak, kaia eta Salvador Espriuk sortutako mito de Sinera-k inguratzen duen guztia. Asteburuetan asko dira herrira etortzen direnak bazkari on bat egitera.

Arenyseko hondartzen erakargarritasuna bikoitza da: Alde batetik oso zabalak dira eta bestaldetik estali egiten dituen hondar lodia (Platja de Cabaió). Lourdeseko parkea eta bide eta rials ugarietatik paseiatzeko aukera dute itzaltokiak nahiago dutenek.

Cementiri de Sinera. La Pietat de Llimona. Hirigune barnean ezinbesteko bisita behar duten tokiak badaude. Santa Mariako elizak Catalunyako erretaula barroko garrantzitsuenetarikoa dauka, Pau Costa eskultoreak XVIII mendearen hasieran eraikita. Elizaren kaleko goikaldean Museu Marés de la Punta (farfaileritzara dedikatua) eta Museu Mollfulleda de Mineralogia (mineral bilduma garrantzitsuekin) aurkitzen ditugu.

Rierako behekaldeko bi aldeetara hamaika hiribazter eta edertasun nabariko etxeak izkutatzen dira. sari atsegina ematen digu kale labirinto honetan zehar ibiltzeak. Piraten aurka eraikitako babes dorre batzuek zutik diraute jadanik.

Arenyseko hilerria, itsas hilerri mediterranearren adibide garbia dugu. Turó de la Pietat mendi tontorrean kokaturik dago, herriaren sartaldean, hirigune eta kaiaren ikuspegi pribilejiatu batean. Salvador Espriuk mito literario batean bihurtu zuen bere Cementiri de Sinera olerki lanarekin.

Jarrai ezazue gure Web-a ikustatzen eta eska iezaiguzue Arenysi buruz behar duzuen edozein argibide edo osagarrizko informazio.
Itzulpen hau Bartzelonako Euskal Etxearen kolaborazio bat izan da.